NIAtik EIAra


Taldekako EIA egin ondoren, azken hausnarketarekin hasiko naiz:

Metodologia kolaboratiboan sinesten dut, argi dago askoz aberasgarriagoa izaten dela taldeka lan egitea edozein arlotan, baina irakaskuntza munduan are gehiago. Guztiok guztiongandik zerbait ikasteko daukagu, argi daukat. Besteekin partekatuz jakinmina pizten da eta ideia berriak eta aberatsagoak sortzen dira esfortzu handirik egin gabe... Hori dela eta, azkenean gure buru-mapa itzela izan da! Jarraitu dugu Amaiak proposatu zuen egitura, baina horrenbeste tresna pilatu direnez, beste sailkapen bat egitea beharrezkoa ikusi dugu. Tresna asko bildu dira bain azpimarratu nahi dut adar gehienetan pertsonak agertzen direla, modu batean edo bestean, sare sozialak pertsonek osatzen dituzte eta.

Nahiko antzekoa da taldeka sortu dugun NIA ideala eta nirea indibiduala. Tresna batzuk ez ditut ezagutzen eta trasteatuko ditut nire esparruan etekina atera ahal zaien jakiteko. Eta baliabide batzuk kontuan izango ditut etorkizunean: TED talks adibidez...

Uste dut guztion joerak izan behar duela NIA aberastea eta hori lortzeko ezinbesteko modua dakiguna eta daukaguna partekatzea da. 




NIA HOBETZEKO PROPOSAMENAK


Beste partaideen ekarpenak gainetik ikusita, hauek dira dokumentu kolaboratiboan gehitu ditudan ideiak:
  • Sortu site bat zure lana biltzeko.
  • Google eremurik ez badago, Edmodo sare soziala ikasleekin komunikatzeko eta lanak aurkezteko bidea izan daiteke.
  • Erabili Google+eko komunitateak egunean egoteko.
  • Jo YouTube-ra arazoak konpontzeko laguntzaren bila.
  • Erabili Kahoot ikasleak ebaluatzeko jolasten diren bitartean.
  • Prestatu azterketa desberdinak Socrative-ekin.
  • Saritu zeure ikasleak domina digitalekin.
  • Erabili Thinglink irudi interaktiboak sortzeko.

NIRE NIA IRUDIKATZEN


Buru-mapa hau egiteko, Amaiak proposatutako egitura jarraitu dut. Lau esparruetatik, aberatsena eduki digitala sortzearena daukat, tresna asko ezagutzen dut eta aipatutako guztiak erabili izan ditut noizbait, ikasleen arabera, eskolako baliabideen arabera, arloaren arabera...

NIS


Irudi batekin adierazi nahi dut nire NIS:

Lehenengo eta behin nire jakinmina, ikerketak eta erronkak kokatu ditut horiek direlako nire ikasteko sarearen oinarriak, haiek ematen didate ikasteko gogoa eta indarra.

Jarraian, ikasleak ipini ditut haiekin lan egiteko eta egunean egoteko motibazioa pizten zaidalako. Askotan haiekin batera ere ikasi egiten dut eta haiengandik ikasi ere bai!

Hirugarren postuan lagunak kokatu ditut bana hemen zehaztuko dut hezkuntza munduan dabiltzan lagunei egiten diedala erreferentzia. Askotan partekatzen dizkidate materialak, kezkak, interesak... Maila berean lankideak jartzen ditut, beti aberasten nau besteekin dakidana partekatzeak eta besteek ekartzen dutenetik saiatzen naiz zeozertxo hartzen, baita beldurrengandik ere!!

Jarraian ikastaroak datoz, alde batetik irakasleen ekarpenak eta bestetik ikaskideen esperientziak eta ikuspuntuak.

Zazpigarren puntuan sare sozialak ezarri ditut: Twitter, G+, YouTube, Facebook, WhatsApp, Pinterest... Oso aberasgarria da mundu honetan mugitzen den informazioa aztertzea eta interesatzen zaidana eskuratzea.

Amaitzeko, familia kokatu dut: alde batetik nagusiak ditut ikasle eta haiei gauza batzuk azaltzeko egin behar dudan ahaleginak aberasten nau; bestetik txikiak daude, beste behar batzuk dituztenak, beste trebezi batzuekin eta hainbat arlotan jakinmina eta kezkak sortzen dizkidatenak.



























































NIAREN OSAGAIAK


Sarrera honetan, NIAren osagaien inguruko hausnarketa plazaratuko dut.

Hasteko esan beharra daukat ezin dudala osagai bakar bat aukeratu, nire uste apalean guztiak ondo garatuta izatea aberasten baitute NIA. Hori dela eta, ez dut bat ere baztertuko. 

Ordenatuz gero, nire iritziz, garrantzitsuena JARRERA da. Baina ez bakarrik honetarako, orokorrean, bizitzan, jarrera baikorra eta motibazioa erronken, zailtasunen edo arazoen aurrean premiazkoak dira zerbait lortu nahi izanez gero. Jarraian, GAITASUNAK kokatuko nituzke, ikasten ikasteko gaitasuna eta gaitasun digitala garatuta izanda aberasten baita gure NIA. Eta azkenik, maila berean, BALIABIDEAK eta IKAS-IKUSPEGIA jarriko nituzke. Guztiz ados nago mota guztietako baliabideak beharrezkoak direla, analogiak ere bere garrantzia dauka aro digitalean, beste mota bateko gaitasunak garatzen ditutelako. Ikas-ikuspegi zabala izan behar dugu, eta hori eraikitzeko ezinbestekoa da besteekiko komunikazio eta kolaborazioa izatea.


Nire kasuan guztiak dauzkat garatuta eta ausartuko nintzateke esatera aipatu dudan moduan ordenatuta dauzkadala ;-) Hala ere, argi baino arginago daukat asko gelditzen zaidala ikasteko, etengabeko ikaskuntza premiazkoa baita!!



KONPETENTZIA DIGITALAREN AUTODIAGNOSTIKOA

Ez da lehenengo aldia testa eliten dudala. Duela 3 urte, IKT dinamizatzailea izan nintzen eta berritzegunean test honen berri eman zidaten, egin nuen eta, egia esan, ez dut gogoratzen izan nuen emaitza, baina ziur nago oso urrun gaur egun daukadanetik. 2015/2016 ikasturtean egondako eskolan, IKT gaitasun maila erdia eskuratu nahian, egitea exigitu ziguten eta aurrekoa baino hobea orango zela suposatzen dut baina oraingoa baino eskasagoa... 


Irudian agerian dagoen moduan, maila aurreratua eskuratu dut eremu guztietan segurtasunean izan ezik. Asko ikasi dut azken urteotan, batez ere praktikan jarriz, baina etengabeko ikaskuntza honetan asko gelditzen zait ikasteko. 

Orain segurtasunari jarri beharko diot arreta berezia!


KONPETENTZIA DIGITALA

Bizi garen aro digital honetan, mundu digitalean murgiltzeko eta aurrera egiteko behar diren gaitasunak biltzen ditu konpetentzia digitalak. 

Iazko esperientzia ikasleekin oso aberasgarria izan zen niretzat: Sare Hezkuntzako zentro batean casi nintzen lanzan 6. mailan. Erronka arlo bat digitalizatzea zen eta nik harte neen ardura hori. Ekoizpen digital txikiekin hasi ginen (irudi interaktiboak, eskemak ordenagailuan, hormirudi kolaboratiboak...) eta horrek eskatzen zuen leku bat guztia ordenatzeko. Beraz, haien portfolio digitala sortu zuten ekoizpen digitalak bertan txertatzeko eta sailkatuta izateko. 

Ikerketa bat egin nuen horren ildora eta Europar Batasunak ezarritako DIGCOMP markoa aztertzera eraman ninduen. INTEF-eko irakasleen konpetentzia digitalaren markoa abiapuntutzat hartu nuen eta ikasleena diseinatu dut modu xumean aurten konpetentzia digitalaren 5 eremuak garatzeko 3. zikloko ikasleekin.

Beraz, nahiko argi daukat zertan datzan konpetentzia digitala, baina ez dut guztia kontatuko, ziur deskubrituko dugula egunak aurrera joan ahala!!