NIAtik EIAra


Taldekako EIA egin ondoren, azken hausnarketarekin hasiko naiz:

Metodologia kolaboratiboan sinesten dut, argi dago askoz aberasgarriagoa izaten dela taldeka lan egitea edozein arlotan, baina irakaskuntza munduan are gehiago. Guztiok guztiongandik zerbait ikasteko daukagu, argi daukat. Besteekin partekatuz jakinmina pizten da eta ideia berriak eta aberatsagoak sortzen dira esfortzu handirik egin gabe... Hori dela eta, azkenean gure buru-mapa itzela izan da! Jarraitu dugu Amaiak proposatu zuen egitura, baina horrenbeste tresna pilatu direnez, beste sailkapen bat egitea beharrezkoa ikusi dugu. Tresna asko bildu dira bain azpimarratu nahi dut adar gehienetan pertsonak agertzen direla, modu batean edo bestean, sare sozialak pertsonek osatzen dituzte eta.

Nahiko antzekoa da taldeka sortu dugun NIA ideala eta nirea indibiduala. Tresna batzuk ez ditut ezagutzen eta trasteatuko ditut nire esparruan etekina atera ahal zaien jakiteko. Eta baliabide batzuk kontuan izango ditut etorkizunean: TED talks adibidez...

Uste dut guztion joerak izan behar duela NIA aberastea eta hori lortzeko ezinbesteko modua dakiguna eta daukaguna partekatzea da.